Urtarrilaren 14-an, Andoaingo Aeroson estudiora joan ginen ST3 telekomunikazioko bigarren mailako ikasleekin. Estudioa Andoaingo
industrialde batean dago kokatua. Eskailera batzuk igo eta estudioaren
sarrerara heltzen gara. Bertako hormetan ikusten dira estudioan grabatutako
taldeen argazkiak, Alex Ubago tartean delarik. Paretak egurrez forratuak daude
erreberberazio egokiena izan dezan estudioak. Estudioa bi geletan banatua dago
bata mahaia nagusia dagoen gela eta bestea instrumentuen gela. Aitorrek, bertako
teknikariak gogotsu erakutsi dizkigu estudioaren zehaztasun denak: Mikrofono
mota desberdinak, nahaste mahai handi bat, grabazioetarako softwarea, efektu
prozesadoreak eta abar luze bat. Gozamen bat izan da Aitorren azalpenak
entzutea, urteetako esperientzia eta jakintza transmititzen duen berak esandako
esaldi bakoitzak. Zalantzarik gabe oso irakasgarria izan da gure bisita.
Eskerrak ematen dizkiogu, beraz, Aitor teknikariari, eta Aitor Zabaleta 2ST3-ko
ikasleari, aukera hau posible egiteagatik.
Klikatu irudian album osoa ikusteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.