viernes, 17 de febrero de 2017

BIDASOAko TELEKOAK ETBn

Urtero bezala ETBko Miramongo Produkzio zentrura bisita egin dugu, Ikus-Entzunezko Produkzio moduluko bisita da. Bertan hainbat gelatan izan ginen: Elkarren ondoan dauden Errealizazio eta Soinu-gelak, hemen nahasketa mailak dira aparatu nagusiak, batean video-mixer eta bestean audio-mixer.

Gero postprodukzio gelara sartu ginen, hemen on-line zerbitzarietan dauden grabatutako programen clipak tratatzen dira azken emaitza ateratzeko (telebistan ikusiko duguna).


Biltegiratze-gela ere ikusi genuen, bertan zerbitzariak daude SD eta HD edukiak on-line eta off-line (azken hau denbora luzerako biltegia da) biltegiratzeko.


Azkenean Plato ezberdinetatik mugitu ginen, kamera profesionalak, buru-beroa (garabia) eta dekoratuak ikusiz.

Telekomunikazioko goi mailako zikloa "ST3" dauden ikasleak, ihaz hasi zirenean SD (Standar Definition) bezalakoak ziren, gaur egun  bukatzear daudelarik, HD (High Definition) bihurtu dira; ETB bezala bilakaera berdintsua izan dute.
Ongi Etorri Bidasoako HD mundura!!

jueves, 16 de febrero de 2017

2ST3 IKASLEEN IRRATI-LOTURA (BIDASOA ZENTRUA - SAN MARCIAL ERMITA)

Gure helburua San Marcial ermitan zeudenei eskolako internet sarbidea ematea zen. Horretarako irrati-lotura bat egin dugu, 10GHz maiztasunean.
Lehenik eta behin eskolako teilatuan antena igorlea muntatu eta konfiguratu dugu. Antena hau konfiguratu ostean San Marcialeruntz orientatu dugu. 
Ondoren, berdina egin dugu San Marcialen, kasu honetan antena hartzailea konfiguratu eta eskolaruntz orientatu dugu.  




Hona hemen bertako argazkia batzuk (egin klik argazkian guztiak ikusteko)