viernes, 9 de febrero de 2018

CIFP BIDASOA LHII TELEKOMUNIKAZIOKO IKASLEAK, EITBk MIRAMONen DITUEN TELEBISTAREN INSTALAZIOAK BISITATZEN.

Urtero lez, aurten ere 2. kurtsoko goi mailako Teleko ikasleak EITB Miramoneko instalazioak bisitatu dituzte.
Testigu izan gara hardware modernizazioaz: errealizazio gela berriak, biltegiratzeko zerbitzariak (on-line, near-line eta off-line), agur magnetoskopiez betetako VTR gelari.
Guzti honek zerikusia dauka ere SDtik HDra pasatzeko prozesuarekin.


Argazki gehiago

Ohi den moduan Juan Olaldek alde teknikoa azaldu zigun eta Elena Segurolarekin estudioak bisitatu genituen. Eskerrak eman biei euren dedikazioaz eta arduraz.


lunes, 5 de febrero de 2018

IRRATI LOTURA: BIDASOA LANBIDE HEZIKETA IKASTETXEA - SAN MARTZIAL



BIDASOA --- SAN MARTZIAL IRRATI LOTURA



Aurreko egunean, eguraldi ona aprobetxatuz 2ST3-ko ikasleek irrati-lotura bat diseinatu eta burutu zuten Bidasoa eskola eta San Martzial ermita lotuaz. Klasean landutako ezagutzak praktikan jartzeko asmoz. 
Irrati loturak bi helburu nagusi izan zituen

1) Eskolako sarea San Martzialen erabilgarri izatea, hau da, internet zerbitzua izatea.
2) San Martzialen jarritako bi kameren emisioak eskolan ikustea.

Ikasleen artean bi talde sortu ziren, batzuk eskolan geratu ziren eta besteak, berriz, San Martzialera joan ziren bertako antenak konfiguratzeko eta eskolara orientatzeko.

Ondorengo irudian, bertako argazkiak topa ditzakezue: