Irratikomunikazio
moduluaren barne eta Irungo irratiafizionatuen kolaborazioarekin, telekomunikazio zikloko erdi mailako ikasleak, lurreko antena mota ezberdinak
diseinatu eta muntatzen aritu dira.
Diseinatutako
antenak mota ezberdinetakoak izan dira: Ground plane(GP) antena bertikala,
dipolo erdiko antena horizontalak eta yagi-uda motako antena direktiboak.
Praktika honen
bitartez ikasleak, antena ezberdinen funtzionamendu eta parametro nagusienak aztertu
dituzte eta bide batez baita ere antena bakoitzaren aplikazio eta ezaugarriak.
Antenaren
muntaketa amaituta, ikasleak egin beharreko doitasunak egin dizkiete, kasu
bakoitzean definitutako banda zabaleran funtzionamendu egokia izan dezan.
Kasu guztietan
eraikitako antena, bere maiztasun
esparruan seinaleak modu egokian igorri eta jasotzen zituela egiaztatu da.
Praktika honetan UHF bandetarako antenak eraiki dira.
Antena guztiak eraiki ondoren klasean eztabaida sortu da, zein da
antena onena kasu bakoitzean…. ikasleek lortutako ondorioak aztertzeko.
Klikatu irudiaren gainean argazki sorta ikusteko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.