martes, 2 de mayo de 2017

2ST3 ETA 2ME3 IKASLEAK JAIZKIBELEKO ZENTRURA BISITA

Itelazpi Euskal Autonomia Erkidego osoan zehar dauden zentru igorle guztien funtzionamendu zein mantenuaz arduratzen den enpresa publikoa da. Itelazpik irrati zein telebista zerbitzuak eskaintzeaz gain, telekomunikazio azpiegitura publikoaren kudeaketaz ere arduratzen da. Hona hemen beraien ardura nagusiak:

BROADCAST: Irrati eta telebista-seinaleak garraiatzeko eta hedatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan. EiTB erakunde publikoa da beraien zerbitzuen erabiltzaile nagusia
TETRA: Eusko Jaurlaritzak komunikazio publikoetarako TETRA sare bat hedatzea eta abian jartzea agindu zion ITELAZPIri, euskal administrazio publikoen zerbitzura egoteko.
GARRAIOA: Hedapen-zerbitzuak zein eskaintzen dituzten gainerako zerbitzuak euskarritzeko, seinale-garraiorako ahalmen handiko azpiegiturak dituzte

Lehen esan bezala, Itelazpik zentru igorle desberdinak ditu eta  2ST3 eta 2ME3-ko ikasleekin Irunen bertan duten Jaizkibeleko zentrua bisitatu genuen. Jaizkibeleko telekomunikazio zentroko bisitan zehar, komunikazio dorrea ezagutzeko aukera izan genuen non Itelazpiko teknikariek banako babes-sistemak, irratia, telebista, Tetra, garraioen loturak eta beste hainbat zerbitzuk osatzen duten zenbait antenen arteko desberdintasunak azaldu zizkiguten. Era berean bi aspektu nabarmendu zituzten: batetik, Laneko Segurtasunari dagozkion arriskuak gutxitzeko Itelazpik egiten dituen jarduerak, eta bestetik, ingurunean izan daitekeen eragina gutxitzeko burutzen dituztenak.