martes, 23 de diciembre de 2014

Irrati-komunikazio instalazioak. Lurreko antenen diseinu eta muntaia

Irratikomunikazio moduluaren barne eta Irungo irratiafizionatuen kolaborazioarekin, telekomunikazio zikloko erdi mailako ikasleak, lurreko antena mota ezberdinak diseinatu eta muntatzen aritu dira.
Diseinatutako antenak mota ezberdinetakoak izan dira: Ground plane(GP) antena bertikala, dipolo erdiko antena horizontalak eta yagi-uda motako antena direktiboak.
Praktika honen bitartez ikasleak, antena ezberdinen funtzionamendu eta parametro nagusienak aztertu dituzte eta bide batez baita ere antena bakoitzaren aplikazio eta ezaugarriak.
Antenaren muntaketa amaituta, ikasleak egin beharreko doitasunak egin dizkiete, kasu bakoitzean definitutako banda zabaleran funtzionamendu egokia izan dezan.
Kasu guztietan eraikitako antena,  bere maiztasun esparruan seinaleak modu egokian igorri eta jasotzen zituela egiaztatu da. Praktika honetan UHF bandetarako antenak eraiki dira.
Antena guztiak eraiki  ondoren klasean eztabaida sortu da, zein da antena onena kasu bakoitzean…. ikasleek lortutako ondorioak aztertzeko.
 Lurreko antenak diseinatu eta muntatzen.

Klikatu irudiaren gainean argazki sorta ikusteko.