martes, 3 de febrero de 2015

Bidasoa Institutua. Telekomunikazio eta Informatika Sistemak (ST3) zikloko ikasleak AEROSON Andoaingo estudioetan.

Urtarrilaren 14-an, Andoaingo Aeroson estudiora joan ginen ST3 telekomunikazioko bigarren mailako ikasleekin. Estudioa Andoaingo industrialde batean dago kokatua. Eskailera batzuk igo eta estudioaren sarrerara heltzen gara. Bertako hormetan ikusten dira estudioan grabatutako taldeen argazkiak, Alex Ubago tartean delarik. Paretak egurrez forratuak daude erreberberazio egokiena izan dezan estudioak. Estudioa bi geletan banatua dago bata mahaia nagusia dagoen gela eta bestea instrumentuen gela. Aitorrek, bertako teknikariak gogotsu erakutsi dizkigu estudioaren zehaztasun denak: Mikrofono mota desberdinak, nahaste mahai handi bat, grabazioetarako softwarea, efektu prozesadoreak eta abar luze bat. Gozamen bat izan da Aitorren azalpenak entzutea, urteetako esperientzia eta jakintza transmititzen duen berak esandako esaldi bakoitzak. Zalantzarik gabe oso irakasgarria izan da gure bisita. Eskerrak ematen dizkiogu, beraz, Aitor teknikariari, eta Aitor Zabaleta 2ST3-ko ikasleari, aukera hau posible egiteagatik.
Bidasoa Institutua. ST3ko ikasleak AEROSON estudioetan.
Klikatu irudian album osoa ikusteko.