martes, 26 de septiembre de 2017

Estatu Batuak eta Euskal Herria elkartzen dituen zuntz-optiko kablea instalatuta

English
Castellano

Bizkaiko kostaldea eta EEBB-tako Virginia estatuko kostaldea elkartzen dituen kablea instalatzen bukatu dute egunotan. Orain dela urte bete hasitako lanak bukatu dira Marea proiektuaren barnean eta Atlantiko itsasoa zeharkatuta bi kostaldeak zuntz optikoz elkartu dute.


Kableak 6.600 km-ko luzera du eta 3.000 m-ko batezbesteko sakoneran instalatu da. Kable honen zehar datuak 160 terabit segunduko (Tbps) abiadura maximoan transmititu daitezke. Kablearen barnean zortzi zuntz pare doaz.


Kable honen instalazioa  Microsoft eta Facebook enpresek bultzatu dute eta telekomunikazio azpiegituretako Telxius enpresak egin du. Sustatzaileek diote teknologikoki aurreratuena den kablea dela eta baita ere kapazitate haundienekoa. Etorkizunean kablea eguneratu ahal izango da banda zabalera haundiagoa jasateko.