martes, 23 de diciembre de 2014

Irrati-komunikazio instalazioak. Lurreko antenen diseinu eta muntaia

Irratikomunikazio moduluaren barne eta Irungo irratiafizionatuen kolaborazioarekin, telekomunikazio zikloko erdi mailako ikasleak, lurreko antena mota ezberdinak diseinatu eta muntatzen aritu dira.
Diseinatutako antenak mota ezberdinetakoak izan dira: Ground plane(GP) antena bertikala, dipolo erdiko antena horizontalak eta yagi-uda motako antena direktiboak.
Praktika honen bitartez ikasleak, antena ezberdinen funtzionamendu eta parametro nagusienak aztertu dituzte eta bide batez baita ere antena bakoitzaren aplikazio eta ezaugarriak.
Antenaren muntaketa amaituta, ikasleak egin beharreko doitasunak egin dizkiete, kasu bakoitzean definitutako banda zabaleran funtzionamendu egokia izan dezan.
Kasu guztietan eraikitako antena,  bere maiztasun esparruan seinaleak modu egokian igorri eta jasotzen zituela egiaztatu da. Praktika honetan UHF bandetarako antenak eraiki dira.
Antena guztiak eraiki  ondoren klasean eztabaida sortu da, zein da antena onena kasu bakoitzean…. ikasleek lortutako ondorioak aztertzeko.
 Lurreko antenak diseinatu eta muntatzen.

Klikatu irudiaren gainean argazki sorta ikusteko.

lunes, 10 de noviembre de 2014

Instituto Bidasoa. Departamento de telecomunicaciones. Curso de seguridad en trabajos de altura.

ST3 goi-mailako 2. kurtsoko telekomunikazio zikloko taldeak "Segurtasuna altuerako lanetan" ikastaroa jaso dute Igor Lasa teknikariaren gidaritzapean. Ekintza hau, erdi mailako taldeak egin bezala, antena nahiz torretetan segurtasunez jarduteko hartu beharreko segurtasun neurriak lantzeko antolatu da. Oiartzungo polikiroldegian burutu da eta, bost orduz, segurtasun lineak, progresio teknikak, rapelak, eta igoera zuzenak aztertu eta landu dituzte.
 2ST3ko ikasleak formazio saioan.
ST3ko ikasleak "Segurtasuna altuerako lanetan" formakuntza saioan. klikatu irudian argazki-sorta ikusteko.

domingo, 2 de noviembre de 2014

Instituto Bidasoa. Departamento de telecomunicaciones. Seguridad en trabajos en altura.

IT2 Telekomunikazio Instalazioak zikloko lehen kurtsoko ikaslean "Segurtasuna altuerako lanetan" ikastaroa jaso dute Igor Lasa teknikariaren gidaritzapean. Ekintza hau, antena nahiz torretetan hartu beharreko segurtasun neurriak lantzeko diseinaturiko unitatea didaktikoaren osagarria da. Oiartzungo polikiroldegian burutu da eta, bost orduz, segurtasun lineak, progresio teknikak, rapelak, eta igoera zuzenak aztertu eta landu dituzte.
IT2ko ikasleak eta irakasleak Igor Lasarekin

jueves, 9 de octubre de 2014

¿Qué es LTE?

LTE (Long TermEvolution) es la denominación empleada para la cuarta generación de telefonía móvil, 4G. Es una evolución de la norma 3GPP. Permite tasas de transferencia de datos entre usuario y la red de hasta 300 Mb/s en bajada. Esto permitirá un mayor número de aplicaciones con mayor carga de datos, como la telefonía IP optimizada.
Existen tres bandas de funcionamiento para LTE: 800 MHz, 1800 MHz y 2600 MHz. Cada una de ellas con subbandas de subida y bajada de datos. Para la Televisión Digital Terrestre, la banda más cercana y por lo tanto, por la que se puede ver afectada es LTE 800. Dicha banda comprende las frecuencias 791 MHz-821 MHz para la banda de bajada, y 832-862 MHz en la banda de subida.


Relación entre TV y LTE. Efectos de la LTE.

Las señales de TV y LTE se encuentran en bandas adyacentes con 1 MHz de diferencia entre el canal más alto de emisión de TV (C60) y el primer canal de bajada de datos DL1. Por tanto las separación de ambas emisiones es muy crítica en las zonas cercanas a los 790 MHz, y los efectos adversos pueden producirse en toda la banda UHF.



¿Qué es el dividendo digital?

Desde mediados del siglo XX se ha utilizado parte del espectro radioeléctrico para la transmisión de señales de radio y televisión en las bandas 47 MHz a 230 MHz y 470 MHz a 862 MHz. Con la introducción de nuevas tecnologías digitales, es necesario mucho menos ancho de banda para la transmisión del mismo número de programas.
Ante la escasez de espacio en el espectro radioeléctrico, se decide dar otro uso a ciertas frecuencias utilizadas hasta ahora en la transmisión de estos medios. Esta modificación provocará un nuevo reordenamiento del espectro radioeléctrico, viendo afectadas las bandas de utilización de la Televisión Digital Terrestre, quedándose restringidas a las subbandas comprendidas entre 470 MHz y los 790 MHz que corresponden a los canales 21 a 60.

Se conoce como Dividendo Digital a la liberación de las subbandas de transmisión del espectro radioeléctrico, de 790 MHz a 862 MHz, para su uso en la cuarta generación de telefonía móvil, LTE (Long TermEvolution). Dicha franja de frecuencia corresponde a los canales 61 a 69 utilizados en la transmisión de Televisión Digital Terrestre, hasta la fecha.

En la imagen siguiente se puede la nueva lista de canales empleados en Jaizkibel.





viernes, 27 de junio de 2014

Instituto FP Bidasoa. Departamento de Telecomunicaciones. Concurso memorias FCT 2014.

Azken urteetan gertatu legez, beste behin, telekomunikazio saileko ikasleek aurkeztutako LP (FCT) memoriak izan dira sari nagusien irabazleak. Erdi mailako zikloei dagokion atalean, hiru sariak, IT2 zikloko ikasleek jaso dituzte: Imanol Sanchez (300€), Jokin Sanchez (150€) eta Andres Paulino Eyene (75€) Goi mailako atalari dagokionez, Jon Ander Lacave, ST3ko ikasleak jaso du lehen saria (300€).
Aurtengo ikasleez gain, urtez urte, telekomunikazio zikloetan sariatuak izan diren ikasle guztiak zoriondu nahi ditugu hemendik, arro egoteko aitzakia ematen baitigute.

Zorionak eta zorte on hasi berri duzuen lan-munduan.

lunes, 23 de junio de 2014

INSTITUTO BIDASOA. INSTALACIONES DE TELECOMUNICACIONES. CURSO DE CONTROL DE ACCESO Y PRESENCIA DORLET.

Aurtengoan ere, Telekomunikazio sailak, barne formakuntza ikastaroa antolatu du saileko nahiz ikastetxeko langileontzat. Oraingoan, DORLET etxe arabarrak sarbide kontrolari eta presentziari dagozkion ekipamenduak aurkeztu eta azaldu dizkigu 20 orduko iraupen osoa izan duen hainbat saioetan. Horrela, gure ikasleek jasotako formakuntza merkatuan topa daitezkeen hainbat produkturen baitakoa izango da. DORLET etxeak garatzen dituen produktuez gain, SALTO eta IFAM etxeek ekoizten dituzten produktuak ezagutu eta landu ahal izango dituzte Telekomunikazio espezialitatean ikastea hautatzen duten ikasleek.
Erdi mailan, INSTALACIONES DE TELECOMUNICACIONES zikloko CCTV Y SEGURIDAD ELECTRÓNICA moduluan landuko dira produktu hauek, aldiz, goi mailakoan, SISTEMAS DE TELECOMUNICAIONES E INFORMÁTICOS zikloko SISTEMAS INTEGRADOS Y HOGAR DIGITAL moduluan.
CURSO DE CONTROL DE ACCESO Y DE PRESENCIA DORLET

jueves, 19 de junio de 2014

Instituto Bidasoa. Departamento de Telecomunicaciones. Luis Mariano y el piano.

MUGAN, Irungo merkatari Elkarteak eginiko eskaerari erantzunez, eta Luis Marianoren jaiotzaren 100 urteurrenaren ekitaldietan, Irungo Bidasoa institutuko Zurgintza, Elektrizitatea eta Elektronika espezialitateko mintegiek, elkarri hartuta, ahots-piano erraldoi bat diseinatu eta muntatu dute. Piano hau Ametsa abesbatzarekin batera jendearen aurrean aurkeztu da ekainaren 13an.

Tekla bakoitzak tonua sortzeko zirkuitu elektroniko bat darama eta banan-banan diseinatu eta muntatu dira eta ondoren, tonua doitu zaie. Proiektu honetan Elektronika alorguneko Sergi Iparragirre eta Josu Berra irakasleek eta 1IT2 taldeko ikasleek parte hartu dute.
https://drive.google.com/folderview?id=0B8IqW4JrFnBSU3hzWTNTeXhQS2M&usp=sharing 
Egin klik irudian argazki sorta ikusteko.

Instituto Bidasoa. Departamento de Telecomunicaciones. Reconocimiento a los alumnos del ciclo Sistemas de Telecomunicaciones e Informaticos.

Zorionak 2ST3ko ikasle guztioi! Telekomunikazio eta Informatika Sistemen Teknikoko lehenengo promozioak arrakastatsu bukatu dituzte ikasketak bi urteren ostean. Lantokiko Prestakuntza eta taldeka garatutako Proiektuekin amaierara iritsi da zikloa, bukaera ezin hobea neska mutilak! Zorionak bi urte hauetan egindako lanagatik eta zorte on hasi berria den ibilbide honetan!
Zorionak eta zorte on guztioi!



Enhorabuena a todos y todas los estudiantes de 2ST3! Después de dos años, la primera promoción de Técnicos de Sistemas de Telecomunicaciones e Informáticos han terminado existosamente los estudios. El ciclo ha terminado con la Formación en Centros de Trabajo y un Proyecto desarrollado en grupo, ¡un final inmejorable equipo! Enhorabuena por el trabajo realizado durante estos dos últimos años y mucha suerte en este nuevo camino que recien habéis empezado.

¡Zorionak y mucha suerte a todos y todas!


lunes, 2 de junio de 2014

Instituto Bidasoa. Departamento de Telecomunicaciones. KNX Partner.

Telekomunikaziosaileko hiru irakasle (Leire Zubierrementeria, Joseba Zengotitabengoa eta Joanjo Aduriz), IT2-ko ikasle bat (Joe Nicolas De Leon) eta elektrizitate saileko irakasle bat (Jose Mari Moreno) KNX Partner berriak dira pasa den maiatzaren 30az geroztik. KNX erakundeak Eibarko Armeria eskolan emandako kurtsoa gainditu ostean KNX Partner ziurtagiriaren jabe dira. Zorionak guztioi!

  





miércoles, 21 de mayo de 2014

Instituto Bidasoa. Instalaciones de telecomunicaciones.

Erdi mailako IT2 Telekomunikazio Instalazioak zikloko ikasleak Lantoki Prestakuntza (FCT) amaitu berritan ikastetxean izan dira. Une hau baliatu dugu taldeak egin duen lanaren aitortza egiteko eta, bereiziki, Jonathan Iriarte Lopez saritu nahi izan dugu, formazkuntza dualean (HEZIBI) izandako ardura eta egindako lana eskertu nahirik. Eskerrik asko Jonathan!
Alumnos del ciclo formativo IT2 de grado medio que han finalizado el periodo de prácticas en la empresas (FCT). Agradecemos a todos ellos el interés mostrado durante su estancia en el Instituto Bidasoa y, en particular, a Jonathan Iriarte Lopez, uno de los alumnos que ha participado en el programa "formación dual". El departamento de Telecomunicaciones ha querido reconocer su labor con un pequeño obsequio.

martes, 20 de mayo de 2014

Bidasoa Institutua. Goi mailako Telekomunikazio ikasleak Erasmus Inglaterran.

Telekomunikazio saileko Xabier Roman, Imanol Vilar eta Mikel Urdangarin ikasleak Sheffieldera joan ziren joan den martxoaren 7an enpresa ingelesetan Lan Prestakuntza egitera! Informatika eta Telekomunikazio sistemetako Goi Mailako Teknikari izango diren hauek Informatika sistema, Sare Lokal eta Telematiko, Irratikomunikazio Sistema, Telefonia eta Mantentze lanetan dabiltza. How are you doing guys?


Bidasoa Institutuak Erasmus programaren barruan burututako ekintza izan da eta datozen urteetan berriro ere emango dena. 20.000 ikasle eta 800 irakasle dituen Sheffield Colledge erraldoiarekin dituen harremanen ondorioz joan dira ikasle hauek Manchester inguruko enpresetara. Era berean, bertako ikasleak datozen urteetan gure artean izango ditugu.

ZORIONAK HIRUKOTE!!

https://plus.google.com/u/0/photos/116077267109942649254/albums/6015462832885524385
Klikatu barruan argazki gehiago ikusteko

miércoles, 30 de abril de 2014

Instituto Bidasoa, Instalaciones de telecomunicaciones. Nuevas metodologías de aprendizaje.

Ikastetxeko helburu estrategikoei erantzunez, eta urteko planean jaso legez, Telekomunikazio Instalazioak zikloan (LOE) EIP abian jarri dugu. Erdi mailako zikloa izanik, bertan proposatu den proiektuak bideragarria izan behar zuela oso garbi genuen proiektuaren antolaketan. Horrela, 2013/2014 ikasturtean abian jarriko dugun irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berria, proiektu nagusi baten inguruan planteatu da.
IT2 ikasgunean elektrizitate nahiz telekomunikazio instalazioak (ICT, datu-sareak, telebista zirkuitu itxiak, sarbide-kontrola, megafonia eta sonorizazioa) gauzatzeko abiapuntu den eraikina zehaztu da. Hauek dira ezaugarriak:
- Eraikinak 240 m2 ko lur-zorua okupatzen du.
- Bost solairuko eraikina da: behekoa + lau + ganbara(etxe-erabilera gabekoa).
- 90 m2 ko bi etxebizitza solairuko.
- Beheko solairuaren erabilera bulego nahiz lokal komertziala jartzeko zehaztu dira, bi konkretuki.
Etxebizitza bakoitza honela dago osatua: hiru logela, komuna eta bainugela, egongela-jangela eta sukaldea.

Lehen kurtsoko M06: Oinarrizko instalazio elektrikoak moduluko zenbait konpetentzia eduki oinarri hartu ditugu poiektua abiatzeko. Aurkeztu zaien erakinarentzat instalazio elektriko egokia egitea izan dugu helburu. Emaitza baikorrak animaturik, asmoari tinko eusteko indarrez sentitzen gara.

Instituto Bidasoa. 1IT2 Instalaciones de telecomunicaciones. Uhin elektromagnetikoen arriskuak.

Irratikomunikazio moduluaren barne, ikasleak, taldeka, gizakientzako uhin elektromagnetikoek sor ditzaketen arriskuak aztertu dituzte. Ondoren aurkezpen bat prestatu eta lortutako ondorioak klasearen aurrean aurkeztu dituzte. Aurkezpenaren ondoren klasean eztabaida sortu da, ikasleek lortutako ondorioak aztertzeko.
 Alumnos de IT2. Instalaciones de Telecomunicaciones.
Haz click sobre la imagen para ver el album de fotos.

Instituto Bidasoa. Instalaciones de telecomunicaciones. Prácticas de recepción de señales de radiodifusión terrestre en Irun.

1IT2ko ikasleak, irratikomunikazio moduluaren barne, lurreko irratidifusio sistemak aztertu dituzte. Horrela ikastetxeko teilatuan, lurreko antena ezberdinak erabili dituzte, TDT eta FM irrati seinaleak jasotzeko. Prozedura honetan seinaleak modu egoki eta behar duen kalitate mailarekin jasotzeko prozedurak praktikan jarri dituzte eta sortu daitezkeen arazoak konpontzeko teknikak ikasi dituzte.
 Recepción de señales de radiodifusión terrestre y satelital

Haz click sobre la imagen para ver el álbum de fotos.

martes, 18 de marzo de 2014

Instituto Bidasoa. Curso de Fibra Optica.

Telekomunikazio sailak zuntz optikoari buruzko ikastaro arrakastatsua eskaini du beste behin ere. Movistar nahiz Euskaltel zuntz optikoa etxeraino instalatzen ari den une hauetan (FTTH Fiber To The Home) ezinbesteko ezagutzak eskaintzen ditugu berariazko teknikarientzat nahiz etorkizunean lan hauetan jardun nahi duen ororentzat. Xabino Jauregi irakasleak bigarren ikastaroa du honako hau, lehena JPAko langileei eskainia eta bigarren hau perfil ezberdineko langileei eskainia.
Egin klik irudiaren gainean argazki sorta osoa ikusteko.

viernes, 14 de marzo de 2014

Instituto Bidasoa. Telecomunicaciones.

Alumnos del ciclo IT2 Instalaciones de Telecomunicaciones han realizado una visita a un estudio de grabación situado en Elizondo. El propietario del local nos ha mostrado el estudio y ha realizado una demostración reproduciendo un grabación de una maqueta grabada por canales. También comentó la importancia de la insonorización de este tipo de locales.
Egin klik argazkiaren gainean album osoa ikusteko.

jueves, 6 de febrero de 2014

Instituto Bidasoa. Telecomunicaciones. Visita a la empresa de seguridad DORLET.



Visita a la empresa de seguridad DORLET de profesores del dto. de telecomuniaciones para conocer los nuevos productos.
Nace en 1989 fruto de un proyecto universitario que cobra forma de empresa, en la cual toma parte un antiguo alumno del centro.
Desde un primer momento y como filosofía de empresa se opta por un producto propio, desarrollando toda la tecnología necesaria para ello, tanto hardware como software.
Partiendo de los sistemas de control de acceso, a lo largo de los años sus sistemas han evolucionado, contemplando ahora una plataforma de gestión integral, DASS, que implementa además sistemas de control de visitas, control de presencia, acreditaciones, integración de otros subsistemas...
https://plus.google.com/u/0/photos/116077267109942649254/albums/5977207784984867313
 Telekomunikazio saileko hiru irakasle DORLET segurtasun enpresan izan dira teknologia berriak ezagutu eta ezagutza horiek ikastetxean ezartzeko asmoarekin. Argazkian Telekomunikazio saileko bi irakasle eta DORLET enpresaren bazkideetako bat, ikastetxeko ikasle ohia.

viernes, 31 de enero de 2014

Radioaficionados de Irun en el Instituto Bidasoa.

Irungo Irrati afizionatuen bi partaide ikastetxean izan dira Telekomunikazio zikloetako ikasleekin, beraien ezagutza eta esperientzia zabala partekatuaz.
Hitzaldian zehar irratikomunikazio espektroaren barnean egiten dituzten irratikomunikazio mota ezberdinak (Ahotsa, datuak, imaginak...) eta burutzen dituzten transmisio experimental eta frogei buruz hitz egin diete ikasleei. Beste alde batetik, ikasleek irrati uhinen maiztasuna eta hauen hedatze ezberdinen arteko erlazioa eta seinaleak transmititzeko eta jasotzeko erabili daitzezken antena mota ezberdinei buruzko informazioa jaso dute.
https://plus.google.com/u/0/photos/116077267109942649254/albums/5975032133354685409
Egin klik argazki gehiago ikusteko

miércoles, 29 de enero de 2014

Ikusentzuneko Produkzioa Irungo Bidasoa Institutuan. ETBko BISITALDIA.


Telekomunikazioko goi mailako zikloko Ikusentzunaren moduloko ikasle euskaldunek Miramongo ETBen instalazioak bisitatu dituzte.

Errealizazio-gelan

Bisita era teknikoan planifikatu zen eta bertan errealizazio-gela, soinu-gela, kamerak eta makinen gela ikusi ahal izan dituzte.
Makina-gelan

Bukatzeko Elena Segurolaren eskutik platoak eta estudioak ere ikusi izan ditugu.
Eskerrik asko Miramongo ETBri, Irungo Bidasoako Institutuko Telekomunikazioko goi mailako ikasleei aukera hau ematearren.

viernes, 24 de enero de 2014

Instalaciones domóticas. Instalaciones de Telecomunicaciones en el Instituto Bidasoa.

IT2 TELEKOMUNIKAZIO INSTALAZIOAK. EIP PROIEKTUA: ETXEBIZITZAREN DOMOTIZAZIOA.

2IT2 kurtsoko ikasleak Elektra etxeak Muntatutako Lifeevolution erakusketa bisitatu dute Donostian. KNX oinarri hartuta, instalazio domotikoei begira prestatutako erakusketak arridura eragin du ikasleengan.

https://plus.google.com/u/0/photos/116077267109942649254/albums/5972367611438564865
EIP, Eginez Ikasi proeiktuaren ataletariko bat, gure etxebizitza ereduan instalazio domotikoa gehitzea da. Hautatu den produktua Planner bada ere, KNX sistemaren potentzialaz jabetzeko ezinbesteko bisita da.




martes, 21 de enero de 2014

Instalaciones de Telecomunicaciones. Presentación de la instalación eléctrica del proyecto EIP de Telecomunicaciones

PROYECTO EIP: INSTALACIÓN ELÉCTRICA DE LA ICT

Ikaskuntza metodologia berrien barruan, "Eginez ikasi proiektua". "Telekomunikazio instalazioak" IT2 zikloko lehen kurtsoko ikasleek egindako etxebizitzaren instalazio elektrikoa aurkezten da bideo honetan. Ikusi bideoak. Euskaraz: http://youtu.be/3Nh1E-i1beo Gazteleraz: http://youtu.be/JyYflrSOtLc
Dentro de los nuevos escenarios de aprendizaje, trabajamos en el proyecto EIP con los alumnos/as  del primer curso de Instalaciones de telecomunicaciones IT2. En el siguiente video podeis ver la presentación del apartado "instalación eléctrica de la vivienda". Euskaraz: http://youtu.be/3Nh1E-i1beo Gazteleraz: http://youtu.be/JyYflrSOtLc

viernes, 17 de enero de 2014

Instalazio elektrikoa atxikitako etxebizitzetan / Instalación eléctrica en viviendas adosadas.






"EGINEZ IKASI PROIEKTUA" LANTZEN

"Telekomunikazio Instalazioak" IT2 zikloko lehen kurtsoko ikasleak, "Eginez ikasi Proiektua" lantzeko, Irungo Oianurreko etxebizitzen eraikuntza ikusi dute. Etxebizitzen instalazio elektrikoaren ezaugarriak aztertu dituzte. Etxebizitzak lau solairukoak dira, eta babes kutxaren tamaina horri erantzuteko pentsatua dago.

Los alumnos/as del primer curso de "Instalaciones de Telecomunicaciones" dentro del Proyecto "Eginez ikasi" han realizado una visita a la urbanización Oinaurre en Irun, para estudiar la instalación eléctrica de las viviendas adosadas. Las viviendas son de cuatro plantas, y como veréis la dimension del cuadro general de protección y mando responde a dicha edificación.


Alumnos de IT2 en la visita a Oinaurre
Haz click sobre la imagen par ver mas fotos.

ICT instalazioa atxikitako etxebizitzetan / Instalación ICT en viviendas adosadas.

EIP PROIEKTUA: ICT INSTALAZIOAK LANTZEN

"Telekomunikazio Instalazioak" IT2 zikloko bigarren kurtsoko ikasleak "Eginez Ikasi Proiektua" lantzeko Irungo Oinaurren eraikitzen ari diren etxebizitza atxikietan egiten ari diren ICT instalazioa ikustera joan dira. Nicolas Corta, Telekomunikazioetako Ingenieria eta  proiektuaren egilea, gurekin egon da, proiektua aurkezten eta berau gauzatzekoari buruzko azalpenak ematen.

Alumnos/as del segundo curso del ciclo IT2, "Instalaciones de Telecomunicaciones", para profundizar en el proyecto EIP, han realizado una visita a la urbanización Oinaurre de Irun, donde se ejecutan la obras de una serie de viviendas unifamiliares. Nicolas Corta, Ingeniero de Telecomunicaciones, y responsable del proyecto de telecomunicaciones, ha estado con nosotros para presentarnos el proyecto y su ejecución.
Alumnos 2IT2 de Bidasoa con Nicolas Corta.
Haz click sobre la imagen para ver más fotos.