lunes, 30 de mayo de 2016

Alumnos de Telecomunicaciones de Bidasoa visitan la central de Vodafone.



IT2 eta ST3, erdi eta goi mailako telekomunikazio zikloetako ikasleak, Martuteneko 27. poligonoan kokatuta dagoen Vodafone telefonia mugikorreko enpresara bisita egin zuten gaur egun 4G telefonia sistemaren berrikuntzak aztertu eta ezagutzeko.
Bertan, goi-mailako telekomunikazio zikloko ikasle ohiak, Hector Rincónek, irrati-komunikazio eta telefonia mugikorrari buruzko  azalpenak eman zituen: 
  • Gaur egun telefonia zelularraren 4G sistemaren ezaugarriak, abantailak eta etorkizuna.
  • Telefonia zelularreko (2G, 3G eta 4G) sistema ezberdinak batera funtzionatzeko erabilitako azpiegiturak eta sistema.
    • Sistema ezberdin hauek kontrolatu eta kudeatzeko erabilitako Hardware eta softwarea.
    Azalpenen ondoren eta Vodafone enpresaren instalazioen bisita amaituta, Martuteneko 27. poligonoan kokatuta dauden enpresa guztiei zerbitzua emateko, egokitutako oinarrizko estazioaren (BTS - Antena) eta kontrol estazioaren (BSC) instalazioak azaldu zituen, beharrezkoak diren babes ekipoekin batera.
    Urtero legez, eskertu nahi ditugu Hector eta bere lankideak, ikasleak motibatu nahirik egiten duen ahaleginagatik. Eskerrik asko!
    Bidasoako telekomunikazio zikloetako ikasleak