lunes, 22 de febrero de 2016

"The Marshmallow Challenge" en grado medio de Telecomunicaciones.

Telekomunikazio sailean ikaskuntza metodologia berriak sustatu nahiean gabiltza azken urte honetan. Erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren oinarria lan-taldeak, ekipoak ditugu, eta horiek dinamizatu nahirik hainbat baliabide darabilkigu gelan. Pasa den astean, "ekipo-lanaren" garrantziaz jabetu arazteko eta hauek berrindartzeko asmoz "The Marshmallow Challenge" tresna baliatu genuen 1IT2 taldean.
20 espageti,  "nubea", metro bat zelo eta metro bat hari nahikoak dira lau pertsoneko taldeen ohiko jarduna aztertzeko. Helburua dorrerik altuena eraikitzea 18 minututan. Emaitza, ikusgarria...
IT2 telekomunikazio ikasleen emaitzak