viernes, 27 de junio de 2014

Instituto FP Bidasoa. Departamento de Telecomunicaciones. Concurso memorias FCT 2014.

Azken urteetan gertatu legez, beste behin, telekomunikazio saileko ikasleek aurkeztutako LP (FCT) memoriak izan dira sari nagusien irabazleak. Erdi mailako zikloei dagokion atalean, hiru sariak, IT2 zikloko ikasleek jaso dituzte: Imanol Sanchez (300€), Jokin Sanchez (150€) eta Andres Paulino Eyene (75€) Goi mailako atalari dagokionez, Jon Ander Lacave, ST3ko ikasleak jaso du lehen saria (300€).
Aurtengo ikasleez gain, urtez urte, telekomunikazio zikloetan sariatuak izan diren ikasle guztiak zoriondu nahi ditugu hemendik, arro egoteko aitzakia ematen baitigute.

Zorionak eta zorte on hasi berri duzuen lan-munduan.

lunes, 23 de junio de 2014

INSTITUTO BIDASOA. INSTALACIONES DE TELECOMUNICACIONES. CURSO DE CONTROL DE ACCESO Y PRESENCIA DORLET.

Aurtengoan ere, Telekomunikazio sailak, barne formakuntza ikastaroa antolatu du saileko nahiz ikastetxeko langileontzat. Oraingoan, DORLET etxe arabarrak sarbide kontrolari eta presentziari dagozkion ekipamenduak aurkeztu eta azaldu dizkigu 20 orduko iraupen osoa izan duen hainbat saioetan. Horrela, gure ikasleek jasotako formakuntza merkatuan topa daitezkeen hainbat produkturen baitakoa izango da. DORLET etxeak garatzen dituen produktuez gain, SALTO eta IFAM etxeek ekoizten dituzten produktuak ezagutu eta landu ahal izango dituzte Telekomunikazio espezialitatean ikastea hautatzen duten ikasleek.
Erdi mailan, INSTALACIONES DE TELECOMUNICACIONES zikloko CCTV Y SEGURIDAD ELECTRÓNICA moduluan landuko dira produktu hauek, aldiz, goi mailakoan, SISTEMAS DE TELECOMUNICAIONES E INFORMÁTICOS zikloko SISTEMAS INTEGRADOS Y HOGAR DIGITAL moduluan.
CURSO DE CONTROL DE ACCESO Y DE PRESENCIA DORLET

jueves, 19 de junio de 2014

Instituto Bidasoa. Departamento de Telecomunicaciones. Luis Mariano y el piano.

MUGAN, Irungo merkatari Elkarteak eginiko eskaerari erantzunez, eta Luis Marianoren jaiotzaren 100 urteurrenaren ekitaldietan, Irungo Bidasoa institutuko Zurgintza, Elektrizitatea eta Elektronika espezialitateko mintegiek, elkarri hartuta, ahots-piano erraldoi bat diseinatu eta muntatu dute. Piano hau Ametsa abesbatzarekin batera jendearen aurrean aurkeztu da ekainaren 13an.

Tekla bakoitzak tonua sortzeko zirkuitu elektroniko bat darama eta banan-banan diseinatu eta muntatu dira eta ondoren, tonua doitu zaie. Proiektu honetan Elektronika alorguneko Sergi Iparragirre eta Josu Berra irakasleek eta 1IT2 taldeko ikasleek parte hartu dute.
https://drive.google.com/folderview?id=0B8IqW4JrFnBSU3hzWTNTeXhQS2M&usp=sharing 
Egin klik irudian argazki sorta ikusteko.

Instituto Bidasoa. Departamento de Telecomunicaciones. Reconocimiento a los alumnos del ciclo Sistemas de Telecomunicaciones e Informaticos.

Zorionak 2ST3ko ikasle guztioi! Telekomunikazio eta Informatika Sistemen Teknikoko lehenengo promozioak arrakastatsu bukatu dituzte ikasketak bi urteren ostean. Lantokiko Prestakuntza eta taldeka garatutako Proiektuekin amaierara iritsi da zikloa, bukaera ezin hobea neska mutilak! Zorionak bi urte hauetan egindako lanagatik eta zorte on hasi berria den ibilbide honetan!
Zorionak eta zorte on guztioi!



Enhorabuena a todos y todas los estudiantes de 2ST3! Después de dos años, la primera promoción de Técnicos de Sistemas de Telecomunicaciones e Informáticos han terminado existosamente los estudios. El ciclo ha terminado con la Formación en Centros de Trabajo y un Proyecto desarrollado en grupo, ¡un final inmejorable equipo! Enhorabuena por el trabajo realizado durante estos dos últimos años y mucha suerte en este nuevo camino que recien habéis empezado.

¡Zorionak y mucha suerte a todos y todas!


lunes, 2 de junio de 2014

Instituto Bidasoa. Departamento de Telecomunicaciones. KNX Partner.

Telekomunikaziosaileko hiru irakasle (Leire Zubierrementeria, Joseba Zengotitabengoa eta Joanjo Aduriz), IT2-ko ikasle bat (Joe Nicolas De Leon) eta elektrizitate saileko irakasle bat (Jose Mari Moreno) KNX Partner berriak dira pasa den maiatzaren 30az geroztik. KNX erakundeak Eibarko Armeria eskolan emandako kurtsoa gainditu ostean KNX Partner ziurtagiriaren jabe dira. Zorionak guztioi!