jueves, 17 de diciembre de 2015

Zentral telefonikoa, hortxe egon gara.

Movistarreko hainbat zentral itxi egin behar zuela jakitean, lehenbailehen deitu genien zita hartzeko. Gure hiriko kaletan dauden erikin zahar eta erraldoi horiek ikusteko grina piztu zitzaigun berriz.
Hortxe zegoen oraindik errepartidore bertikala eta horizontala, baita konmutazio ekipoak analogikorako eta RDSI-rako.
Errepartidore horizontalean




Oraindik datuak ADSL-en bitartez etxetik DSLAMeraino heltzen dira, denbora gutxirako (¿?). Zuntz optikako sarea badoa pixkanaka hedatzen eta etxeetara heltzen ere: ongi etorri FTTH (Fiber To The Home). Garai batean seinale elektrikoak zirenak, gaur egun argia bihurtuta.
Ekipoen tamaina askoz txikiagoa erabiltze kopuru berdinerako. Ez da lehendabiziko eraldaketa, garai batean zentral elektromekanikoak digitalizatu ziren ekipoak txikituz, oraingoan beste horren beste.
Zentral telefonikoak hutsik geratuko ote dira? Gutxienez zuntzaren ARGIAk (zerukoa ote?) eraikin horien barrualde ilunak argi ditzala.



Zuntzako ekipoa, 15000 etxetarako armairu bakar batean.

viernes, 27 de noviembre de 2015

ETBren INSTALAZIOAK

Goi Mailako Telekomunikazioko ikasleak Donostiako ETBren instalaziotan egon gara. Elena Segurolaren eskutik "platoak" bisitatu ahal izan ditugu, "Buru bero" programa grabatzen ari zelarik bertan izan gara. Koordinadore teknikoa den Juan Olaldek lagundu gaitu errealizazio-gelak eta bestelako gela teknikoak ere ikusten.
Eskerrik asko ETBri eta bereziki bi langile hauei bere arretagatik.
Azpimarratzekoa da ETBren ahalegina, antenako emisiotan, HDTV errealitatea egiteko.
 Klikatu hemen argazki gehiago ikusteko

jueves, 12 de noviembre de 2015

Alumnos de Telecomunicaciones en una instalación ICT espectacular.

Erdi-mailako eta Goi mailako Telekomunikazio saileko ikasleak Irungo Oinaurre eraikuntza gunean izan dira ICT instalazioak aztertzen.
Nicolas Kortaren, eraikin horretako telekomunikazio proiektuaren egilearen gidaritzapean egin da bisita erakargarri bezain aberats hau. Nicolasen gaitasun aparta, batetik, eta instalazioaren exekuzio paregabea,  bestetik, izan dira ekintza honen arrakastaren gakoak.
Telekomunikazio sailaren eskerrik beroenak Nicolasi eta Leire Zubierrementeriari, bisita hau antolatzeagatik.
Ondorengo argazki albumean instalazio ikusgarri honen hainbat argazki ikus ditzakegu,
 Telecos en una instalación ICT
 Egin klik irudiaren gainean argazki albuma ikusteko.

viernes, 30 de octubre de 2015

Instituto Bidasoa. Curso de Seguridad en Trabajos de Altura.

IT2, Telekomunikazio Instalazioak zikloko ikasleek, Igor Lasa teknikariaren gidaritzapean, telekomunikazio seinaleen rezepziorako tresneria jartzeko lanetarako segurtasun ikastaroa jaso dute. Mastak, torretak, antenak, etab. instalatzeko ezinbesteko formakuntza saioa da Telekomunikazio Sailak urtez urte antolatzen duena.
Aipatzekoa da, saioak elkar-ezagutzan eta talde-lanean aritzeko duen garrantzia. Lagunarekiko konpromisoa, ardura eta konfidantza garatzeko bidean, ekintza osagarria ere bada.
Ondorengo irudian klikatuz, album osoa ikusteko aukera izango duzu.
 Alumnos de IT2. Instalaciones de Telecomunicaciones.
Haz un click sobre la imagen para acceder al album.

viernes, 3 de julio de 2015

Reconocimiento al mejor espediente. Urko Alvarez en grado medio de telecomunicaciones IT2.

Urtero legez, telekomunikazio sailak espediente akademiko hoberenak saritu nahi izan ditu. Aurten sari hori goi mailako telekomunikazio zikloko Gregorio Arzuagak eta erdi mailako Urko Alvarezek jaso dute. Gure aitortza izateaz gain eskerrak ere eman behar dizkiegu talde osoaren erreferente izan direlako. Zorionak bioi.
Urko Alvarez (IT2), formazio dualean tutore izan duen PROELEK ELECTRÓNICA SL enpresako produkzio arduraduna den Oscar Rojasekin.




viernes, 19 de junio de 2015

Los ojos del relojero. Bidasoa institutua.


Goi-mailako telekomunikazio sistemetako ikasleek film labur bat egin dute ikus-entzunezko produkzio atalean.  Ondorengo bideoan ikus daiteke emaitza, “Los ojos del relojero” izeneko film laburra. Aitor Zabaleta ikaslearen gidoi batean oinarritutako bi eszena dira hain zuzen ere. Honelako ekintzek sortzen duten motibazioa dela eta aurrerantzean ere errepikatuko dira antzeko esperientziak. Eskerrik asko Aitor Zabaletari eta zorionak parte hartu duzuen guztioi.

Irungo irratizaleekin elkarlanean osatutako saioak.


Irratikomunikazio instalazioak moduluaren barne eta Irungo irratizaleekin elkarlanean, telekomunikazio zikloko erdi mailako ikasleak, zenbait irratikomunikazio burutu dituzte PMR eta CB bandetan.
Praktika honen bitartez ikasleak, irratizale sistema ezberdinen funtzionamendu eta parametro nagusienak aztertu dituzte eta bide batez baita ere sistema bakoitzaren aplikazio eta ezaugarriak.
Irratikomunikazioak ahalbidetzeko, ikasleek sistema osoaren muntaia burutu behar izan dute:
Transzeptorea, kable ardazkidea eta antenaren inpedantzien doikuntza, ROE neurgailua eta 50 ohmioko karga baten bitartez (ikasleak egin beharreko doitasunak egin dizkiete, kasu bakoitzean ROE onargarria izateko).
Ondoren ikasleek irratikomunikazioak burutu dituzte eta bertan irratizaleen kode ezberdinak erabuili dituzte: ICAO kodea, Q kodea, ....

Irratizale berriak Bidasoa Institutuan.

jueves, 18 de junio de 2015

Alumnos y profesores del ciclo Instalaciones de Telecomunicaciones de grado medio (IT2) visitan la central de Vodafone de Donostia.


1 IT2, erdi mailako Telekomunikazio Instalazioak zikloko ikasleak, Martuteneko 27. poligonoan kokatuta dagoen Vodafone telefonia mugikorreko enpresara bisita egin zuten, irratikomunikazio mugikorren gaiaren aktibitate bezala. 
Bertan, goi-mailako telekomunikazio zikloko ikasle ohiak, Hector Rincónek, irratikomunikazio eta telefonia mugikorrari buruzko  azalpenak eman zituen:
  • Gaur egun telefonía zelularraren 4G sistemaren ezaugarri eta abantailak.
  • Telefonia sistema ezberdinak batera funtzionatzeko  erabilitako azpiegiturak eta sistemak. 
  • Sistema ezberdin hauek kontrolatu eta kudeatzeko erabilitako Hardware eta softwarea.
Azalpenen ondoren eta Vodafone enpresaren instalazioen bisita amaituta, Martuteneko 27. poligonoan kokatuta dauden enpresa guztiei zerbitzua emateko, egokitutako oinarrizko estazioaren (BTS - Antena) eta kontrol estazioaren (BSC) instalazioak erakutsi zizkien.
Urtero legez, eskertu nahi dugu Hector, ikasleak motibatu nahirik egiten duen ahaleginagatik. Eskerrik asko!

https://photos.google.com/u/1/album/AF1QipNC8hELbSldzw7iotcKEqCd2ctBUrz7gBqDUuSj

jueves, 28 de mayo de 2015

Erronken bidean aurrera goaz.

2014-15 ikasturtea erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren abiapuntua izan da. Hasi besterik ez gara egin, bide luzea dugu aurretik, baina lehen emaitzak jaso ditugu.
Oinarri dugun Haizegu eraikinaren garajeko ate nagusia automatizatzeko beharra azaldu zitzaien eta apur bat entrenatu ostean lortutako emaitza aberasgarria izan da guztiontzat, bai ikasle eta bai irakasleentzat. Ikasleak motibatuta, egindako lanaz arro, beraien lana erakusteko gogoz ditugu, hona hemen adibide bat. Zorionak!

lunes, 4 de mayo de 2015

OFERTA PARCIAL EN "ST3: SISTEMAS DE TELECOMUNICACIONES E INFORMÁTICOS"

Telekomunikazio-Elektronika sailak, berriro ere, abian jarri du Eskaintza Partziala izenez ezagututako modalitatea "ST3: Telekomunikazio eta Informatika - Sistemak" zikloa arratsaldez ikasi ahal izateko.
Horrela, goi mailako ziklo hau hiru urtez egiteko aukera zabaldu nahi zaio goizez egitea ezinezkoa egiten zaion edonori.
Planifikazioa, urtez urte, ondorengoa da:





miércoles, 11 de marzo de 2015

ERRONKA IT2 ZIKLOAN: BLOG BERRIA IKASLEENTZAT

2014/15 ikasturtean garatzen hari garen ERRONKAn, ikasleen partaidetza, proiektuarekiko ardura eta egindako lana argitaratu eta eskertzeko asmoarekin blog berria sortu dugu: "http://it2erronka.blogspot.com.es/".
Youtubeko kanala aprobetxatuz fase bakoitzaren aurkezpena ere prestatu dute eta blogetik ikus ditzakezue.
Eskerrik asko egindako lanagatik, ea proiektu hau bideragarri bezain txukuna egiten dugun.

martes, 10 de marzo de 2015

Telecomunicaciones en el Instituto Bidasoa. Visita a la central de Vodafone en el poligono 27.

2ST3ko taldeak Vodafonera bisita:

Otsailaren 4an, telekomunikazioko 2. kurtsoko ikasleek Vodafoneko zentral batera bisita egin zuten. Zentral hau Donostiako Martutene Poligonoan 27an kokatzen da. Bisita honetan Vodafonek telefonia eta datu zerbitzua emateko duen soluzioaren azpiegitura eta kudeaketa erremintak ezagutzeko aukera izan genuen.
Hector (Bidasoako ikasle ohia) eta Juan Jose (Telekomunikazio ingeniaria) izan ziren bisitaren gidariak. Eremu zabaleko sareak nola funtzionatu eta zein teknologia mota erabiltzen duten azaldu zizkiguten besteak beste. Eskerrak eman bioi bisitarengatik. 
2ST3 taldeko ikaslean Vodafonen zentralaren atarian.

martes, 3 de febrero de 2015

Bidasoa Institutua. Telekomunikazio eta Informatika Sistemak (ST3) zikloko ikasleak AEROSON Andoaingo estudioetan.

Urtarrilaren 14-an, Andoaingo Aeroson estudiora joan ginen ST3 telekomunikazioko bigarren mailako ikasleekin. Estudioa Andoaingo industrialde batean dago kokatua. Eskailera batzuk igo eta estudioaren sarrerara heltzen gara. Bertako hormetan ikusten dira estudioan grabatutako taldeen argazkiak, Alex Ubago tartean delarik. Paretak egurrez forratuak daude erreberberazio egokiena izan dezan estudioak. Estudioa bi geletan banatua dago bata mahaia nagusia dagoen gela eta bestea instrumentuen gela. Aitorrek, bertako teknikariak gogotsu erakutsi dizkigu estudioaren zehaztasun denak: Mikrofono mota desberdinak, nahaste mahai handi bat, grabazioetarako softwarea, efektu prozesadoreak eta abar luze bat. Gozamen bat izan da Aitorren azalpenak entzutea, urteetako esperientzia eta jakintza transmititzen duen berak esandako esaldi bakoitzak. Zalantzarik gabe oso irakasgarria izan da gure bisita. Eskerrak ematen dizkiogu, beraz, Aitor teknikariari, eta Aitor Zabaleta 2ST3-ko ikasleari, aukera hau posible egiteagatik.
Bidasoa Institutua. ST3ko ikasleak AEROSON estudioetan.
Klikatu irudian album osoa ikusteko.