miércoles, 30 de abril de 2014

Instituto Bidasoa, Instalaciones de telecomunicaciones. Nuevas metodologías de aprendizaje.

Ikastetxeko helburu estrategikoei erantzunez, eta urteko planean jaso legez, Telekomunikazio Instalazioak zikloan (LOE) EIP abian jarri dugu. Erdi mailako zikloa izanik, bertan proposatu den proiektuak bideragarria izan behar zuela oso garbi genuen proiektuaren antolaketan. Horrela, 2013/2014 ikasturtean abian jarriko dugun irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berria, proiektu nagusi baten inguruan planteatu da.
IT2 ikasgunean elektrizitate nahiz telekomunikazio instalazioak (ICT, datu-sareak, telebista zirkuitu itxiak, sarbide-kontrola, megafonia eta sonorizazioa) gauzatzeko abiapuntu den eraikina zehaztu da. Hauek dira ezaugarriak:
- Eraikinak 240 m2 ko lur-zorua okupatzen du.
- Bost solairuko eraikina da: behekoa + lau + ganbara(etxe-erabilera gabekoa).
- 90 m2 ko bi etxebizitza solairuko.
- Beheko solairuaren erabilera bulego nahiz lokal komertziala jartzeko zehaztu dira, bi konkretuki.
Etxebizitza bakoitza honela dago osatua: hiru logela, komuna eta bainugela, egongela-jangela eta sukaldea.

Lehen kurtsoko M06: Oinarrizko instalazio elektrikoak moduluko zenbait konpetentzia eduki oinarri hartu ditugu poiektua abiatzeko. Aurkeztu zaien erakinarentzat instalazio elektriko egokia egitea izan dugu helburu. Emaitza baikorrak animaturik, asmoari tinko eusteko indarrez sentitzen gara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.