martes, 26 de junio de 2018

LANTOKIKO PRESTAKUNTZAKO TXOSTEN LEHIAKETA

Gaur Bidasoa Lanbide Heziketako Ikastetxean, 2017-2018ko Lantokiko Prestakuntzako Txosten Lehiaketaren sari banaketa izan dugu. Ikasleek enpresetan LP modulua egiten duten bitartean burututako txosten bat aurkezten dute lehian.
Lehiaketa bi mailetan banatuta dago Erdi eta Goi mailakoak, bietan bi sari ematen dira (1. eta 2.) eta maila bakoitzean euskaraz egindako onena ere kontutan hartzen da sari berezia emateko.
Aurten Elektronika espezialitateari dagokionez bi saridun izan ditugu, bata Erdi mailako 2. sariduna IT2ko Jon Arei Lizarazu izan da eta bestea Goi mailan euskaraz egindako onenaren sari berezia ST3ko Jokin Sanchez. Zorionak!
Argazkian Jokin Sanchez bere saria jasotzen, diploma eta tablet bat (10,1", 16G).




No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.