lunes, 30 de enero de 2017

Telekomunikazioko ikasleak Zentral telefonikoan. Kobretik zuntz optikora.

Lehen ADSL zen, gaur FTTH da, eta Internet eta ahotsa ez ezik, zuntz optikoak telebista ere dakarkigu era duin batean (50-300 Mbs). Aro berria bultzaka bere lekua egiten ari da eta egia esan nagusitzen ari da.
Honetarako aldaketak suertatu dira bai gure kaleetatik zuntza pasatzen zein Zentral telefonikoetan, eta guk, 2ST3ko ikasleok, Movistarreko zentral telefoniko batean izan gara. Bertan nahasten dira zuntz optikoa eta kobrezko kableak, lehengo ekipamendu zaharra bezain handia eta oraingo berria bezain txikia. Eraikin hauek hustutzen ari dira, toki libre asko dago eta lehen Telefonikakoa bakarrik zena orain beste operadorearekin (Vodafone, Jazztel, Orange, ...) partekatzen da OBA gelan.
 Klikatu hemen argazki gehiago ikusteko
Era atsegin batean erakutsi ziguten, instalazio berriak eta zaharrak konparatuz. Eskerrak eman nahi ditugu gurekin egon ziren Movistarreko bi langeleei bere arretagatik. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.