jueves, 12 de septiembre de 2013

Telekomunikazioa Bidasoa. Zuntz Optikoa. NABIGAZIO AEROESPAZIALEAN ERE ARGI UHINAK NAHIAGO IRRATI UHINAK BAINO

NASAk dio: "Azken 50 urtetan irrati uhinen (RF) bidezko komunikazioa ondo balio izan digu, baina orain argi uhinak erabiltzeko teknologia dugu, datu gehiago denbora gutxiagotan komunikatu ahal izateko".
"Gustatuko litzaiguke bereizmen handiko irudiak eta 3Dko bideoak bidali ahal izatea eta ez bakarrik Lurra bueltan dauden sateliteetatik, Hilargira eta urrutirago joango diren espazio-zundetatik ere".


Irailaren 7an LADEE misioa espazioratu da (Lunar Atmosphere and Dust Enviroment Explorer), espazio-zunda honek 100 egunetan Hilargiari biraka ibiliko da bere exosferari buruzko informazioa jasoz. Bere atazen artean, erantsitako modulo batek laser teknologia probatuko du komunikaziorako, Lurrarekin datuak bidaltzeko/jasotzeko.


Satelitearen modulu hau Lurran dagoen laser emisore batekin batera erabili behar da. Satelitea hilargiaren orbitan jartzean eta ikusgai dagoenean, Lurran dagoen estazio batek (Europear Espazio Agentziak Tenerife duena izan zitekeen) laser izpi batez satelitearen kokapena eskaneatuko du. Topatzean komunikazio-kanal bat irekiko du. Era berean komunikazio hau satelitetik sortutako beste laser izpiarekin osatzen da.


Laserren erabilpenaren abantailak: IrratiFrekuentziakoa baino pisu erdia dauka eta laurdena kostatzen du. Datuen transferentzi-tasa RFkoa baino 6 bider handiagoa da, upstream (Earth to Satelite) 20 Mbps-raino heltzen da eta downstream (Satelite to Earth) 622 Mbps-raino.
Hemen gutxienez zuntz optikoa ez dute erabiliko!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.