viernes, 3 de julio de 2015

Reconocimiento al mejor espediente. Urko Alvarez en grado medio de telecomunicaciones IT2.

Urtero legez, telekomunikazio sailak espediente akademiko hoberenak saritu nahi izan ditu. Aurten sari hori goi mailako telekomunikazio zikloko Gregorio Arzuagak eta erdi mailako Urko Alvarezek jaso dute. Gure aitortza izateaz gain eskerrak ere eman behar dizkiegu talde osoaren erreferente izan direlako. Zorionak bioi.
Urko Alvarez (IT2), formazio dualean tutore izan duen PROELEK ELECTRÓNICA SL enpresako produkzio arduraduna den Oscar Rojasekin.




viernes, 19 de junio de 2015

Los ojos del relojero. Bidasoa institutua.


Goi-mailako telekomunikazio sistemetako ikasleek film labur bat egin dute ikus-entzunezko produkzio atalean.  Ondorengo bideoan ikus daiteke emaitza, “Los ojos del relojero” izeneko film laburra. Aitor Zabaleta ikaslearen gidoi batean oinarritutako bi eszena dira hain zuzen ere. Honelako ekintzek sortzen duten motibazioa dela eta aurrerantzean ere errepikatuko dira antzeko esperientziak. Eskerrik asko Aitor Zabaletari eta zorionak parte hartu duzuen guztioi.

Irungo irratizaleekin elkarlanean osatutako saioak.


Irratikomunikazio instalazioak moduluaren barne eta Irungo irratizaleekin elkarlanean, telekomunikazio zikloko erdi mailako ikasleak, zenbait irratikomunikazio burutu dituzte PMR eta CB bandetan.
Praktika honen bitartez ikasleak, irratizale sistema ezberdinen funtzionamendu eta parametro nagusienak aztertu dituzte eta bide batez baita ere sistema bakoitzaren aplikazio eta ezaugarriak.
Irratikomunikazioak ahalbidetzeko, ikasleek sistema osoaren muntaia burutu behar izan dute:
Transzeptorea, kable ardazkidea eta antenaren inpedantzien doikuntza, ROE neurgailua eta 50 ohmioko karga baten bitartez (ikasleak egin beharreko doitasunak egin dizkiete, kasu bakoitzean ROE onargarria izateko).
Ondoren ikasleek irratikomunikazioak burutu dituzte eta bertan irratizaleen kode ezberdinak erabuili dituzte: ICAO kodea, Q kodea, ....

Irratizale berriak Bidasoa Institutuan.

jueves, 18 de junio de 2015

Alumnos y profesores del ciclo Instalaciones de Telecomunicaciones de grado medio (IT2) visitan la central de Vodafone de Donostia.


1 IT2, erdi mailako Telekomunikazio Instalazioak zikloko ikasleak, Martuteneko 27. poligonoan kokatuta dagoen Vodafone telefonia mugikorreko enpresara bisita egin zuten, irratikomunikazio mugikorren gaiaren aktibitate bezala. 
Bertan, goi-mailako telekomunikazio zikloko ikasle ohiak, Hector Rincónek, irratikomunikazio eta telefonia mugikorrari buruzko  azalpenak eman zituen:
  • Gaur egun telefonía zelularraren 4G sistemaren ezaugarri eta abantailak.
  • Telefonia sistema ezberdinak batera funtzionatzeko  erabilitako azpiegiturak eta sistemak. 
  • Sistema ezberdin hauek kontrolatu eta kudeatzeko erabilitako Hardware eta softwarea.
Azalpenen ondoren eta Vodafone enpresaren instalazioen bisita amaituta, Martuteneko 27. poligonoan kokatuta dauden enpresa guztiei zerbitzua emateko, egokitutako oinarrizko estazioaren (BTS - Antena) eta kontrol estazioaren (BSC) instalazioak erakutsi zizkien.
Urtero legez, eskertu nahi dugu Hector, ikasleak motibatu nahirik egiten duen ahaleginagatik. Eskerrik asko!

https://photos.google.com/u/1/album/AF1QipNC8hELbSldzw7iotcKEqCd2ctBUrz7gBqDUuSj

jueves, 28 de mayo de 2015

Erronken bidean aurrera goaz.

2014-15 ikasturtea erronketan oinarritutako ikaskuntza kolaboratiboaren abiapuntua izan da. Hasi besterik ez gara egin, bide luzea dugu aurretik, baina lehen emaitzak jaso ditugu.
Oinarri dugun Haizegu eraikinaren garajeko ate nagusia automatizatzeko beharra azaldu zitzaien eta apur bat entrenatu ostean lortutako emaitza aberasgarria izan da guztiontzat, bai ikasle eta bai irakasleentzat. Ikasleak motibatuta, egindako lanaz arro, beraien lana erakusteko gogoz ditugu, hona hemen adibide bat. Zorionak!

lunes, 4 de mayo de 2015

OFERTA PARCIAL EN "ST3: SISTEMAS DE TELECOMUNICACIONES E INFORMÁTICOS"

Telekomunikazio-Elektronika sailak, berriro ere, abian jarri du Eskaintza Partziala izenez ezagututako modalitatea "ST3: Telekomunikazio eta Informatika - Sistemak" zikloa arratsaldez ikasi ahal izateko.
Horrela, goi mailako ziklo hau hiru urtez egiteko aukera zabaldu nahi zaio goizez egitea ezinezkoa egiten zaion edonori.
Planifikazioa, urtez urte, ondorengoa da: