martes, 26 de junio de 2018

LANTOKIKO PRESTAKUNTZAKO TXOSTEN LEHIAKETA

Gaur Bidasoa Lanbide Heziketako Ikastetxean, 2017-2018ko Lantokiko Prestakuntzako Txosten Lehiaketaren sari banaketa izan dugu. Ikasleek enpresetan LP modulua egiten duten bitartean burututako txosten bat aurkezten dute lehian.
Lehiaketa bi mailetan banatuta dago Erdi eta Goi mailakoak, bietan bi sari ematen dira (1. eta 2.) eta maila bakoitzean euskaraz egindako onena ere kontutan hartzen da sari berezia emateko.
Aurten Elektronika espezialitateari dagokionez bi saridun izan ditugu, bata Erdi mailako 2. sariduna IT2ko Jon Arei Lizarazu izan da eta bestea Goi mailan euskaraz egindako onenaren sari berezia ST3ko Jokin Sanchez. Zorionak!
Argazkian Jokin Sanchez bere saria jasotzen, diploma eta tablet bat (10,1", 16G).




jueves, 8 de marzo de 2018

Whatsapp, Telegram, Line, Messenger, ... are dead? RCS estandarrak irabaziko ote du?.

Ikusteke dago! baina autoreak dioen moduan "Ondo legoke protokolo estandar eta bateragarri batek irabaztea, aspaldiko partez!"

"Hasierako mugikorretan, SMS-zerbitzua erabiltzen zen testuzko mezuak bidaltzeko; zerbitzu estandarra da, eta konpainia ezberdinen artean erabil daiteke, baina testu-mezuentzat soilik balio du.

Gero, Telegram, WhatsApp eta antzekoak agertu ziren. Horiekin mezu laburrak bidali baino askoz gehiago egin daiteke, baina ez dira estandarrak eta ezin dira elkarren artean komunikatu.

Orain, Googlek eta telefonia-operadoreek RCS protokoloa sortu dute. Zerbitzu asko ahalbidetzen ditu, estandarra da eta operadore ezberdinen artean komunikatzeko balio du. Merkatuan gailentzea lortuko duen, ordea, beste kontu bat da."

Gehiago irakurtzeko (Elhuyar aldizkarian: Igor Leturia): https://labur.eus/9hQcm


viernes, 9 de febrero de 2018

CIFP BIDASOA LHII TELEKOMUNIKAZIOKO IKASLEAK, EITBk MIRAMONen DITUEN TELEBISTAREN INSTALAZIOAK BISITATZEN.

Urtero lez, aurten ere 2. kurtsoko goi mailako Teleko ikasleak EITB Miramoneko instalazioak bisitatu dituzte.
Testigu izan gara hardware modernizazioaz: errealizazio gela berriak, biltegiratzeko zerbitzariak (on-line, near-line eta off-line), agur magnetoskopiez betetako VTR gelari.
Guzti honek zerikusia dauka ere SDtik HDra pasatzeko prozesuarekin.


Argazki gehiago

Ohi den moduan Juan Olaldek alde teknikoa azaldu zigun eta Elena Segurolarekin estudioak bisitatu genituen. Eskerrak eman biei euren dedikazioaz eta arduraz.


lunes, 5 de febrero de 2018

IRRATI LOTURA: BIDASOA LANBIDE HEZIKETA IKASTETXEA - SAN MARTZIAL



BIDASOA --- SAN MARTZIAL IRRATI LOTURA



Aurreko egunean, eguraldi ona aprobetxatuz 2ST3-ko ikasleek irrati-lotura bat diseinatu eta burutu zuten Bidasoa eskola eta San Martzial ermita lotuaz. Klasean landutako ezagutzak praktikan jartzeko asmoz. 
Irrati loturak bi helburu nagusi izan zituen

1) Eskolako sarea San Martzialen erabilgarri izatea, hau da, internet zerbitzua izatea.
2) San Martzialen jarritako bi kameren emisioak eskolan ikustea.

Ikasleen artean bi talde sortu ziren, batzuk eskolan geratu ziren eta besteak, berriz, San Martzialera joan ziren bertako antenak konfiguratzeko eta eskolara orientatzeko.

Ondorengo irudian, bertako argazkiak topa ditzakezue:




miércoles, 17 de enero de 2018

IT2, ETHAZI EN INSTALACIONES DE TELECOMUNICACIONES. ETXEBIZITZAREN AUTOMATIZAZIOA.

"Haizegu" eraikineko etxebizitzak automatizatzeko proposamenek aurrera egin dute, zikloan zehar garatuko diren erronkentzako zehaztutako azpiegitura ardatz hartuta. Erdi mailako lehen eta bigarren kurtsoko ikasleek elkarlanean jardun dute zeregin horretan, zorionak eta eskerrik asko guztioi.

Las propuestas de automatización de las viviendas del edificio "Haizegu" han dado sus frutos. Se han ejecutado en base a la infraestructura diseñada para la ejecución de los sucesivos retos del ciclo. Los alumnos de 1º y 2º curso han trabajado conjuntamente en esta tarea. Zorionak eta eskerrik asko guztioi!