Urtero lez, aurten ere 2. kurtsoko goi mailako Teleko ikasleak EITB Miramoneko instalazioak bisitatu dituzte.
Testigu izan gara hardware modernizazioaz: errealizazio gela berriak, biltegiratzeko zerbitzariak (on-line, near-line eta off-line), agur magnetoskopiez betetako VTR gelari.
Guzti honek zerikusia dauka ere SDtik HDra pasatzeko prozesuarekin.
Ohi den moduan Juan Olaldek alde teknikoa azaldu zigun eta Elena
Segurolarekin estudioak bisitatu genituen. Eskerrak eman biei euren
dedikazioaz eta arduraz.
viernes, 9 de febrero de 2018
lunes, 5 de febrero de 2018
IRRATI LOTURA: BIDASOA LANBIDE HEZIKETA IKASTETXEA - SAN MARTZIAL
BIDASOA --- SAN MARTZIAL IRRATI LOTURA
Aurreko egunean, eguraldi ona aprobetxatuz 2ST3-ko ikasleek irrati-lotura bat diseinatu eta burutu zuten Bidasoa eskola eta San Martzial ermita lotuaz. Klasean landutako ezagutzak praktikan jartzeko asmoz.
Irrati loturak bi helburu nagusi izan zituen
1) Eskolako sarea San Martzialen erabilgarri izatea, hau da, internet zerbitzua izatea.
2) San Martzialen jarritako bi kameren emisioak eskolan ikustea.
Ikasleen artean bi talde sortu ziren, batzuk eskolan geratu ziren eta besteak, berriz, San Martzialera joan ziren bertako antenak konfiguratzeko eta eskolara orientatzeko.
Ondorengo irudian, bertako argazkiak topa ditzakezue:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)