1 IT2, erdi mailako Telekomunikazio Instalazioak zikloko ikasleak, Martuteneko 27. poligonoan kokatuta
dagoen Vodafone telefonia mugikorreko enpresara bisita egin zuten,
irratikomunikazio mugikorren gaiaren aktibitate bezala.
Bertan, goi-mailako telekomunikazio zikloko ikasle ohiak,
Hector Rincónek, irratikomunikazio eta telefonia mugikorrari buruzko azalpenak eman zituen:
- Gaur egun telefonía zelularraren 4G sistemaren ezaugarri eta abantailak.
- Telefonia sistema ezberdinak batera funtzionatzeko erabilitako azpiegiturak eta sistemak.
- Sistema ezberdin hauek kontrolatu eta kudeatzeko erabilitako Hardware eta softwarea.
Urtero legez, eskertu nahi dugu Hector, ikasleak motibatu nahirik egiten duen ahaleginagatik. Eskerrik asko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.