Goi-mailako
telekomunikazio sistemetako ikasleek film labur bat egin dute ikus-entzunezko
produkzio atalean. Ondorengo bideoan
ikus daiteke emaitza, “Los ojos del relojero” izeneko film laburra. Aitor
Zabaleta ikaslearen gidoi batean oinarritutako bi eszena dira hain zuzen ere. Honelako
ekintzek sortzen duten motibazioa dela eta aurrerantzean ere errepikatuko dira
antzeko esperientziak. Eskerrik asko Aitor Zabaletari eta zorionak parte hartu
duzuen guztioi.
viernes, 19 de junio de 2015
Irungo irratizaleekin elkarlanean osatutako saioak.
Irratikomunikazio instalazioak moduluaren barne eta Irungo irratizaleekin elkarlanean, telekomunikazio zikloko erdi mailako ikasleak, zenbait irratikomunikazio burutu dituzte PMR eta CB bandetan.
Praktika honen bitartez ikasleak, irratizale sistema ezberdinen funtzionamendu eta parametro nagusienak aztertu dituzte eta bide batez baita ere sistema bakoitzaren aplikazio eta ezaugarriak.
Irratikomunikazioak ahalbidetzeko, ikasleek sistema osoaren muntaia burutu behar izan dute:
Transzeptorea, kable ardazkidea eta antenaren inpedantzien doikuntza, ROE neurgailua eta 50 ohmioko karga baten bitartez (ikasleak egin beharreko doitasunak egin dizkiete, kasu bakoitzean ROE onargarria izateko).

Ondoren ikasleek irratikomunikazioak burutu dituzte eta bertan irratizaleen kode ezberdinak erabuili dituzte: ICAO kodea, Q kodea, ....
jueves, 18 de junio de 2015
Alumnos y profesores del ciclo Instalaciones de Telecomunicaciones de grado medio (IT2) visitan la central de Vodafone de Donostia.
1 IT2, erdi mailako Telekomunikazio Instalazioak zikloko ikasleak, Martuteneko 27. poligonoan kokatuta
dagoen Vodafone telefonia mugikorreko enpresara bisita egin zuten,
irratikomunikazio mugikorren gaiaren aktibitate bezala.
Bertan, goi-mailako telekomunikazio zikloko ikasle ohiak,
Hector Rincónek, irratikomunikazio eta telefonia mugikorrari buruzko azalpenak eman zituen:
- Gaur egun telefonía zelularraren 4G sistemaren ezaugarri eta abantailak.
- Telefonia sistema ezberdinak batera funtzionatzeko erabilitako azpiegiturak eta sistemak.
- Sistema ezberdin hauek kontrolatu eta kudeatzeko erabilitako Hardware eta softwarea.
Urtero legez, eskertu nahi dugu Hector, ikasleak motibatu nahirik egiten duen ahaleginagatik. Eskerrik asko!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)