Ikusteke dago! baina autoreak dioen moduan "Ondo legoke protokolo estandar eta bateragarri batek irabaztea, aspaldiko partez!"
"Hasierako mugikorretan, SMS-zerbitzua erabiltzen zen testuzko mezuak
bidaltzeko; zerbitzu estandarra da, eta konpainia ezberdinen artean
erabil daiteke, baina testu-mezuentzat soilik balio du.
Gero, Telegram,
WhatsApp eta antzekoak agertu ziren. Horiekin mezu laburrak bidali baino
askoz gehiago egin daiteke, baina ez dira estandarrak eta ezin dira
elkarren artean komunikatu.
Orain, Googlek eta telefonia-operadoreek RCS
protokoloa sortu dute. Zerbitzu asko ahalbidetzen ditu, estandarra da
eta operadore ezberdinen artean komunikatzeko balio du. Merkatuan
gailentzea lortuko duen, ordea, beste kontu bat da."
Gehiago irakurtzeko (Elhuyar aldizkarian: Igor Leturia): https://labur.eus/9hQcm