2017ko ekainaren 15 honetan, Europako ibiltaritza tarifa amaitu da. 28 herrialde, baita Finlandia, Suedia, Norvegia eta Islandia daude lege honen barruan. Dena dela, argi ibili, Andorra ez baita sartu, eta honek roamingeko tarifarik garestiena dauka. Sartu ez den beste bat Suitza izan da, eta momentuz barruan dagoena Ingalaterra da, ikusi behar Brexiteko kontuekin nola geratzen den.
Nola izango dira deien kontua?
Herrialde hauen barruan suertatzen diren dei guztiak bakoitzaren jatorrizko tarifaren arabera ordainduko da.
Kontuz! Lehen bezala, jatorrizko herrialdetik beste herrialde bateko zenbakira deitzen badugu, dei internazionala izango da eta hala (garesti) ordainduko da.
Posible da herrialde merke batean SIMa erostea, baina gero nire herrialdean erabiltzea etengabe? EZ!
Egoera hau lau hilabetetan gertatzen bada, operadoreak eska diezaizuke zure bizilekuaren frogagiri bat.
Eta mugako udal batean biziz gero, Irunen kasu? Ez da ezer gertatzen zeren, Irunera bueltatzean roaminga zerotik hasten da kontatzen berriz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.