ETHAZI erronketan oinarritutako ikaskuntza metodologiaren baitan lehen erronka nagusia amaitu berri dugu, Haizegu eraikineko etxebizitzetako instalazio elektriko-elektronikoa egitea. Zeregin honetan talde-lana izan dugu ardatz eta azken emaitza talde horiek eginiko lanen bateragarritasunaren baitakoa izan da. Oinarrizko Instalazio Elektrikoak eta Elektronika Aplikatua moduluetako edukiak landu dira, ikasleek proposatutako instalazioa elektrikoa egiteaz gain, hainbat elikatze iturri muntatuz etxebizitzetako beharrei erantzun nahirik.
Erronkaren azken atalean, logela batetako egiazko instalazio elektrikoa gauzatu da tabikean. Zorion izoztuak kuadrila!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.