IT2 eta ST3, erdi eta goi mailako telekomunikazio zikloetako ikasleak, Martuteneko 27. poligonoan kokatuta dagoen Vodafone telefonia
mugikorreko enpresara bisita egin zuten gaur egun 4G telefonia sistemaren berrikuntzak aztertu eta ezagutzeko.
Bertan, goi-mailako telekomunikazio zikloko ikasle
ohiak, Hector Rincónek, irrati-komunikazio eta telefonia mugikorrari
buruzko azalpenak eman zituen:
- Gaur egun telefonia zelularraren 4G sistemaren ezaugarriak, abantailak eta etorkizuna.
- Telefonia zelularreko (2G, 3G eta 4G) sistema ezberdinak batera funtzionatzeko erabilitako azpiegiturak eta sistema.
- Sistema ezberdin hauek kontrolatu eta kudeatzeko erabilitako Hardware eta softwarea.
Azalpenen ondoren eta Vodafone enpresaren instalazioen
bisita amaituta, Martuteneko 27. poligonoan kokatuta dauden enpresa guztiei
zerbitzua emateko, egokitutako oinarrizko estazioaren (BTS - Antena) eta
kontrol estazioaren (BSC) instalazioak azaldu zituen, beharrezkoak diren babes
ekipoekin batera.
Urtero legez, eskertu nahi ditugu Hector eta bere lankideak, ikasleak motibatu nahirik egiten duen ahaleginagatik. Eskerrik asko!
Urtero legez, eskertu nahi ditugu Hector eta bere lankideak, ikasleak motibatu nahirik egiten duen ahaleginagatik. Eskerrik asko!
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.