martes, 20 de mayo de 2014

Bidasoa Institutua. Goi mailako Telekomunikazio ikasleak Erasmus Inglaterran.

Telekomunikazio saileko Xabier Roman, Imanol Vilar eta Mikel Urdangarin ikasleak Sheffieldera joan ziren joan den martxoaren 7an enpresa ingelesetan Lan Prestakuntza egitera! Informatika eta Telekomunikazio sistemetako Goi Mailako Teknikari izango diren hauek Informatika sistema, Sare Lokal eta Telematiko, Irratikomunikazio Sistema, Telefonia eta Mantentze lanetan dabiltza. How are you doing guys?


Bidasoa Institutuak Erasmus programaren barruan burututako ekintza izan da eta datozen urteetan berriro ere emango dena. 20.000 ikasle eta 800 irakasle dituen Sheffield Colledge erraldoiarekin dituen harremanen ondorioz joan dira ikasle hauek Manchester inguruko enpresetara. Era berean, bertako ikasleak datozen urteetan gure artean izango ditugu.

ZORIONAK HIRUKOTE!!

https://plus.google.com/u/0/photos/116077267109942649254/albums/6015462832885524385
Klikatu barruan argazki gehiago ikusteko

miércoles, 30 de abril de 2014

Instituto Bidasoa, Instalaciones de telecomunicaciones. Nuevas metodologías de aprendizaje.

Ikastetxeko helburu estrategikoei erantzunez, eta urteko planean jaso legez, Telekomunikazio Instalazioak zikloan (LOE) EIP abian jarri dugu. Erdi mailako zikloa izanik, bertan proposatu den proiektuak bideragarria izan behar zuela oso garbi genuen proiektuaren antolaketan. Horrela, 2013/2014 ikasturtean abian jarriko dugun irakaskuntza-ikaskuntza prozesu berria, proiektu nagusi baten inguruan planteatu da.
IT2 ikasgunean elektrizitate nahiz telekomunikazio instalazioak (ICT, datu-sareak, telebista zirkuitu itxiak, sarbide-kontrola, megafonia eta sonorizazioa) gauzatzeko abiapuntu den eraikina zehaztu da. Hauek dira ezaugarriak:
- Eraikinak 240 m2 ko lur-zorua okupatzen du.
- Bost solairuko eraikina da: behekoa + lau + ganbara(etxe-erabilera gabekoa).
- 90 m2 ko bi etxebizitza solairuko.
- Beheko solairuaren erabilera bulego nahiz lokal komertziala jartzeko zehaztu dira, bi konkretuki.
Etxebizitza bakoitza honela dago osatua: hiru logela, komuna eta bainugela, egongela-jangela eta sukaldea.

Lehen kurtsoko M06: Oinarrizko instalazio elektrikoak moduluko zenbait konpetentzia eduki oinarri hartu ditugu poiektua abiatzeko. Aurkeztu zaien erakinarentzat instalazio elektriko egokia egitea izan dugu helburu. Emaitza baikorrak animaturik, asmoari tinko eusteko indarrez sentitzen gara.

Instituto Bidasoa. 1IT2 Instalaciones de telecomunicaciones. Uhin elektromagnetikoen arriskuak.

Irratikomunikazio moduluaren barne, ikasleak, taldeka, gizakientzako uhin elektromagnetikoek sor ditzaketen arriskuak aztertu dituzte. Ondoren aurkezpen bat prestatu eta lortutako ondorioak klasearen aurrean aurkeztu dituzte. Aurkezpenaren ondoren klasean eztabaida sortu da, ikasleek lortutako ondorioak aztertzeko.
 Alumnos de IT2. Instalaciones de Telecomunicaciones.
Haz click sobre la imagen para ver el album de fotos.

Instituto Bidasoa. Instalaciones de telecomunicaciones. Prácticas de recepción de señales de radiodifusión terrestre en Irun.

1IT2ko ikasleak, irratikomunikazio moduluaren barne, lurreko irratidifusio sistemak aztertu dituzte. Horrela ikastetxeko teilatuan, lurreko antena ezberdinak erabili dituzte, TDT eta FM irrati seinaleak jasotzeko. Prozedura honetan seinaleak modu egoki eta behar duen kalitate mailarekin jasotzeko prozedurak praktikan jarri dituzte eta sortu daitezkeen arazoak konpontzeko teknikak ikasi dituzte.
 Recepción de señales de radiodifusión terrestre y satelital

Haz click sobre la imagen para ver el álbum de fotos.

martes, 18 de marzo de 2014

Instituto Bidasoa. Curso de Fibra Optica.

Telekomunikazio sailak zuntz optikoari buruzko ikastaro arrakastatsua eskaini du beste behin ere. Movistar nahiz Euskaltel zuntz optikoa etxeraino instalatzen ari den une hauetan (FTTH Fiber To The Home) ezinbesteko ezagutzak eskaintzen ditugu berariazko teknikarientzat nahiz etorkizunean lan hauetan jardun nahi duen ororentzat. Xabino Jauregi irakasleak bigarren ikastaroa du honako hau, lehena JPAko langileei eskainia eta bigarren hau perfil ezberdineko langileei eskainia.
Egin klik irudiaren gainean argazki sorta osoa ikusteko.

viernes, 14 de marzo de 2014

Instituto Bidasoa. Telecomunicaciones.

Alumnos del ciclo IT2 Instalaciones de Telecomunicaciones han realizado una visita a un estudio de grabación situado en Elizondo. El propietario del local nos ha mostrado el estudio y ha realizado una demostración reproduciendo un grabación de una maqueta grabada por canales. También comentó la importancia de la insonorización de este tipo de locales.
Egin klik argazkiaren gainean album osoa ikusteko.

jueves, 6 de febrero de 2014

Instituto Bidasoa. Telecomunicaciones. Visita a la empresa de seguridad DORLET.



Visita a la empresa de seguridad DORLET de profesores del dto. de telecomuniaciones para conocer los nuevos productos.
Nace en 1989 fruto de un proyecto universitario que cobra forma de empresa, en la cual toma parte un antiguo alumno del centro.
Desde un primer momento y como filosofía de empresa se opta por un producto propio, desarrollando toda la tecnología necesaria para ello, tanto hardware como software.
Partiendo de los sistemas de control de acceso, a lo largo de los años sus sistemas han evolucionado, contemplando ahora una plataforma de gestión integral, DASS, que implementa además sistemas de control de visitas, control de presencia, acreditaciones, integración de otros subsistemas...
https://plus.google.com/u/0/photos/116077267109942649254/albums/5977207784984867313
 Telekomunikazio saileko hiru irakasle DORLET segurtasun enpresan izan dira teknologia berriak ezagutu eta ezagutza horiek ikastetxean ezartzeko asmoarekin. Argazkian Telekomunikazio saileko bi irakasle eta DORLET enpresaren bazkideetako bat, ikastetxeko ikasle ohia.