1IT2 erdi-mailako Telekomunikazio zikloko ikasleak altuera lanetarako
segurtasun ikastaroa egin dute Igor Lasaren gidaritzapean.
Telekomunikazio sailak, azken urteetan egin ohi den lgez, ikasle hauek
etorkizunean beraien lana segurtasunez egiteko oinarrizko ezagutzak izan
ditzaten antolatu du ikastaro hau. Teknikari hauen lana izango da,
besteak beste, teilatuetan atzipen sistemak instalatzea, mota
ezberdineko antenak instalatzea alegia.